Montjuïc
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Montjuïc Kataluniako Bartzelona hiriaren hego-ekialdean dagoen muinoa da. Osaketa neozoikoa eta 148,8 metroko garaiera ditu. Antzina mendi honek hiriko eraikuntzak burutzeko harria hornitzen zuen; izatez, XX. mendearen erdirarteko harrizko eraikin gehienak Montjuïceko harriz eraikiak daude. Administratiboki Sants-Montjuïc barrutiaren barnean kokatzen da.
Montjuïc | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 177,72 m |
Mota | mendi eta administrative quarter in Barcelona (en) |
Azalera | 458,5 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°21′51″N 2°09′29″E |
Mendikatea | Katalunia Kostaldeko Mendilerroak |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Eremu funtzionala | Bartzelonako metropoli eremua |
Eskualdea | Barcelonès |
Kataluniako udalerria | Bartzelona |
Bartzelonako barrutia | Sants-Montjuïc |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Ohiko bide ugari ditu. |
Usadioz esan ohi denez Montjuic izendapenaren esanahia Mont dels Jueus ("Juduen Mendia") litzateke, uste denez Erdi Aroko katalanetik eratorria, antzinako agiriek eta arkeologiak baieztatu dutenez mendi honetan juduen hilerri bat baitzegoen. Era berean toponimo hau latinezko Mons Iovis hitzetik ere etorri daitekela uste da, hots, Jupiterren Mendia, Pomponio Melak bere Corografia idazlanean aipatua:
« | «Inde ad Tarraconem parva sunt oppida Blande, Iluro, Baetulo, Barcino, Subur, Tolobi; parva flumina Baetulo, iuxta Iovis montem Rubricatum in Barcinonis litore, inter Subur et Tolobin Maius.» "Hemendik Tarracora arte Blande, Iluro, Baetulo, Barcino, Subur eta Tolobi herriak daude; Jupiter mendiaren altzoan Baetulo eta Rubricatus ibai txikiak, Barcinoko kostaldean, eta Maius, Subur eta Tolobi artean. |
» |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.