Modulazioa seinale baten aldaketa sistematikoa da. Seinale hau eramailea da, eta beste seinale baten ezaugarrien arabera aldatzen da. Beste seinale hau modulatzailea da, eta informazioa dauka. Modulazioan lortzen den seinalea transmititzeko egokiagoa izatea da prozesu honen helburua.
Modulazioa osatzen duten seinaleen izaeraren arabera sailka daitezke, bai seinale eramailea bai modulatzailea.
Beraz, modulazioa analogikoa edo digitala izango da seinale modulatzailearen izaeraren arabera. Era berean, modulazioa analogikoa edo digitala eramaile analogikoa edo digitalarekin seinale eramailearen izaeraren arabera.
Aipagarria da bereziki modulazio digitala eramaile analogikoarekin, informazio digitala telefono sare analogikotik bidaltzea ahalbidetzen duen metodoa, alegia.
ASK modulazioa
Seinale modulatzailearen balore bakoitzari (0 edo 1) eramailearen anplitude zehatz bat, maiztasuna eta fasea egonkor mantenduz. Modulazio era hau ez da asko erabiltzen, zarata, interferentziak eta moteltzeari oso sentikorra delako. Transmisio abiadurarik altuena 1200 bps da.
FSK modulazioa
Seinale modulatzailearen balore bakoitzari (0 edo 1) eramailearen maiztasun zehatz bat, anplitudea eta fasea egonkor mantenduz. Lerro telefonikoaren banda zabalera mugatuta dagoenez (300-3400 Hz) eta 0 eta 1-arentzat nahi den maiztasunaren ziklo oso bat ezinbestean heldu behar denez, gehienezko abiadura 2400 bps-era dago mugatuta.
PSK modulazioa
Seinale modulatzailearen balore bakoitzari (0 edo 1) eramailearen fase angelu zehatz bat, anplitudea eta maiztasuna egonkor mantenduz. 0 logikoari 0º-ko fase desplazamendua esleitzen zaio, eta 1 logikoari, 180º-koa. Fase hauek absolutoak dira bit baten hasieran, berdin aurreko bit-a ze fasearekin amaitzen den, behar den jauzia egiten da 0º edo 180º graduekin hasteko. Funtzionamenduagatik sistema sinkronoekin baino ezin da erabili, sistema asinkronoetan fase ezin baitzitekeen detektatu.
Honen aldakuntza bat DPSK modulazioa da. Metodo honetan fase aldaketa bit bakoitzean ematen da. Fase aldaketa aurreko bit-ak zeukan fasearen araberakoa da. Metodo honekin ziurtatzen da bit bakoitzean fase aldaketa bat egongo dela, sinkronizazioa erraztuz. Horrez gain, kontutan hargenezake aurreko fasearekiko aldaketa izan daitekeela 0º, 90º, 180º eta 270º, horrela 4 egoera desberdin adieraz daitezkeelarik, 00, 01, 10 eta 11, edo beste modu batez esanda, 2 bit. Hiru metodo hauek gaur egun ez dira erabiltzen, baina esan daiteke beste modulazio guztien oinarria direla.
QAM modulazioa
Metodo hau ASK eta DPSK metodoen arteko nahasketa bat da. Berez gaur egun ere ez da erabiltzen, baina gaur egun modem fabrikatzaileek erabiltzen dituzten metodo matematikoetatik hurbilago dago.
DPSK-an bezala, aurreko fasearekiko aldaketarekin jolasten da, baina 45º-ko desfaseak kontutan hartuz: 0º, 45º, 90º, 135º, 180º, 225º, 270º eta 315º. Honekin adierazi ahal izango genituzke 8 egoera desberdin, 000, 001, 010, 011, 100, 101, 110 eta 111. Beraz, 3 bit transmititzeko ahalmena. Honi gehitzen bazaio anplitudearen aldaketa bat (0 edo 1), beste 8 egoera desberdin lor litezke, 0000, 1000, 0001, 1001,...... Honek dakarren ondorioa da fase eta anplitude aldaketa bakoitzarekin, 4 bit transmititu daitezkeela. Edo beste modu batez esanda, “kanpoko” lerroa 2400 baudiotakoa baldin bada, 9600 bps-ko abiadura lor genitzakela.
Gogoratu behar da, baudioa dela datuen tranmisioarako abiadura unitate bat, eta denboratarte baten seinale batek duen aldaketa kopurua adierazten du. Datu digitalen abiadura neurtzen denean, bits segundoko erabiltzen da. Seinale analogikoaren aldaketa bakarrarekin, 4 bit bidaltzea lortzen bada, lerroaren abiadura transmisioa 2400 baudiotakoa bada, datuen transmisio erreala 9600 bps-koa izango da.Metodo hau ASK eta DPSK metodoen arteko nahasketa bat da. Gaur egun modem fabrikatzaileek erabiltzen dituzte metodoak askoz konplexuagoak dira, eta seinale analogikoaren aldaketa bakoitzarekin bit asko bidaltzea lortzen da. Metodo hauek kalkulu matematiko oso konplexuetan daude oinarrituta baina ikusi diren metodoekin balio behar du modem batek modulazioa egiteko modua ulertzeko.
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.