![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/6d/Fus%25C3%25A9e_V2.jpg/640px-Fus%25C3%25A9e_V2.jpg&w=640&q=50)
Misil balistiko
Jaurtigai baten moduan hegan egiten duen misil-mota, propultsioa aireratzeko baino ez erabiltzen ez duena, gurutzaldi-misili kontrajarria. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Misil balistikoa misil mota bat da higidura parabolikoa erabiltzen duena bere helburuan kolpatzeko. Arma horiek denboraldi laburretan baino ez dira gidatzen; hegaldiaren zatirik handienean mugimendua berezkoa du. Irismen laburreko misil balistikoak Lurraren atmosferaren barruan egoten dira, eta kontinentearteko misil balistikoak (ICBM), berriz, orbitaren azpiko hegaldi batean jaurtitzen dira.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/6d/Fus%C3%A9e_V2.jpg/640px-Fus%C3%A9e_V2.jpg)
Arma horiek gurutzaldi-misilen kategoriakoak ez diren beste kategoria batean daude. Misil horiek aerodinamikoki gidatzen dira motordun hegaldietan. Atmosferara mugatuta dauden gurutzaldi-misilek ez bezala, komeni da misil balistikoek atmosferako zatirik trinkoenak saihestea eta atmosferaren gainetik lurrazalera bidaiatzea.