![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/80/Miguel.Buen.jpg/640px-Miguel.Buen.jpg&w=640&q=50)
Miguel Ángel Buen
politikari espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Miguel Ángel Buen Lacambra (Ardisa, Zaragoza, Espainia, 1947ko urriaren 14a) euskal politikaria da. VI. eta VIII. legealdietan PSE-EEko eusko legebiltzarkidea izan zen. Halaber, Gipuzkoako Batzar Nagusietan talde sozialistaren buru ere izan zen. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Segurtasuneko Sailburuordea izan zen. Lanbide Heziketako ikasketak ditu, metalezko eraikuntzen adarrean.[1]
Datu azkarrak Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea, Pasaiako portuako lehendakari ...
Itxi
Errenteriako alkatea izan da hainbat urtez. Pasaiako Portuko Agintaritzako lehendakari da 2009ko ekainaren 16az geroztik (1998an ere izan zuen kargu hori, hiru hilabetez).[2] Kargu horretatik, Pasaiako portuko kanpo ditxoaren proiektua bultzatzen du.