From Wikipedia, the free encyclopedia
Michel Debré (Paris, Frantzia, 1912ko urtarrilaren 15a - Montlouis-sur-Loire, Frantzia, 1996ko abuztuaren 2a) frantses politikaria izan zen.
Bigarren Mundu Gerran De Gaulleren Atzerriko Gobernuko kide izan zen. 1958an Justiziako ministro izendatu zuten, eta 1969an, Haziendako ministro. Kanpo Arazoetarako eta Nazioaren Defentsarako ministro ere izan zen.
Gogor kritikatu zituen IV. Errepublikako erakundeak, eta zeregin garrantzitsua izan zuen V. Errepublikaren Konstituzioaren prestakuntzan. Aljeriako arazoez ere arduratu zen.
1981ean lehendakaritzarako hauteskundeetan aurkeztu zen, Chiracen oposizio bezala. 1988an Frantziako Akademian sartu zen.
Idatzitako lanen artean ditu Gaullismoa (1978) eta Hiru errepublika Frantziarentzat (1984-1988).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Debré |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.