Mexikoko Independentzia Gerra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mexikoko Independentzia Gerra (gaztelaniaz: Guerra de Independencia de México) 1810eko irailaren 16an hasi mexikar herriak eta espainiar aginte kolonialaren arteko gerra izan zen. Gerra bertoko kreole, mestizo eta amerindiarrek bultzatua izan zen, Espainiarekiko bere independentziaren alde borrokatu zutenak. Hasieran kolonial agintearen aurkako nekazarien matxinada idealista baino ez izan arren, mexikar erregezale ohiek gerrillarekin batera egin zutenean mugimendu sendo bilakatu zen[1]. Independentzia lortuta, amerikarrek Mexikoko Lehen Inperioa eratu zuten.
Mexikoko Independentzia Gerra | |||
---|---|---|---|
Monte de las Cruces guduaren oroitarri edo monumentua | |||
Data | 1810eko irailaren 16a – 1821eko irailaren 27a | ||
Lekua | Espainia Berriko erregeordetza | ||
Emaitza | Mexikoko Lehen Inperioaren aldarrikapena. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Miguel Hidalgo y Costilla apaiz eta militar abertzale mexikarra izan zen. Hidalgok Mexikoko Independentzia Gerraren lehenbiziko saioa gidatu zuen. Bere mezua Mexikon leku batzuetan ezaguna egin zen eta independentziaren aldeko hauspoa bihurtu zen.