From Wikipedia, the free encyclopedia
Meteorizazioa lurraren azalean dauden arroken aldakuntza, ondoriozko desintegrazioa eta deskonposaketa da, atmosfera, ura eta izaki bizidunen eraginez eta prozesu fisiko, kimiko nahiz biologikoen bitartez. Meteorizazioak arroken disgregazio edo birrintzea dakar, hau da, arroka trinko batetik txikiago batzuk sortzea. Erosioa ez bezala, arroka dagoen tokian bertan gertatzen da, materialen garraio edo mugimendurik gabe.
Ez ditu materialaren izaera mineralogiko eta kimikoak aldatzen arroka txikitzerakoan. Hainbat prozesu fisiko daude:
Arroka bere izaera kimiko zein mineralogikoa aldatuz birrintzen da. Alterazioa ere deitua da fenomeno hau.
Alterazioan ura oso beharrezkoa da, ioiak garraiatzen dituelako. Beraz, zenbat eta ur gehiago arroka baten barnean, orduan eta meteorizazio kimiko handiagoa egongo da.
Sartzen den ura ez da garbia izaten: NO2 edo CO2 bezalako elementu kimikoak izaten ditu. Honek ura azido bilakatzen du.
Alterazio mota ezberdinak daude:
Izaki bizidunek eragindako erosioa. Bereziki, landareen sustraiek (meteorizazio fisikoa) eta humusak (meteorizazio kimikoa). Landareen sustraiak arroketako pitzadura txikietan sar daitezke eta hauek apurtu, sustraiak handitzen doazelako. Estalki belarkarei dagokienean, meteorizazio kimikoa egin dezakete, besteak beste karbonatazioa edo hidrolisia, haiek dauden eremuetan hezetasuna handitu egiten delako. Estalki belarkara hauetako bat, Euskal Herrian ugarienetakoa, goroldioa da. Animaliek eta bestelako izaki bizidunek ere gauzatu dezakete meteorizazio biologikoa, zeharka bada ere. Animali orok arnasketa zelularra egiten duenean karbono dioxidoa askatzen duenez, karbonatazioa errazten dute. Landareek eta beste izaki bizidun batzuek ordea, fotosintesia egitean oxigenoa askatzen dutenez, oxidazioa errazten dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.