From Wikipedia, the free encyclopedia
Mensa inteligentzia koziente altua daukaten pertsonentzako erakunde bat da. Onartze baldintza bakarra adimen froga batean biztanleriaren gorenaren %2an dagoen puntuazioa lortzea da.
Mensa 1946. urtean eratu zen Ingalaterran, Roland Berrill abokatu australiarra eta Lancelot Ware legelari eta zientzialari ingelesaren eskutik. Beraien asmoa buruz apartekoen elkarte bat sortzea zen, non onarpen baldintza bakarra adimen kozientea izango zen. Jatorrizko asmoa, gaur egun berdina izaten jarraitzen duena, ezberdintasun politiko, erlijioso, ideologiko eta nazionaletatik at egongo zen elkarte bat sortzea zen. Mensak edozein jatorri eta prestakuntza daukaten pertsonak biltzen ditu, sozialki aberatsa den giroa sortzeko helburuarekin. Mensak bere lana burutzeko zilegitutako eta adimen frogak egiteko gaitua dagoen psikologo batek igorritako ziurtagiria onesten du onartze froga moduan.
Mensak 100.000 bazkide ditu gutxi gorabehera. Izenaren jatorria mensa da (latinez mahaia, alegia), Artur erregearen mahai borobilaren omenez, betebeharretan eta eskubideetan berdinak diren bazkideak biltzen dituen elkartea dela irudikatzeko.
Mensak hiru helburu finko dauzka:
Nazioarteko Mensa Nazio Mensa ezberdinen elkartea da. Eratutako Mensa bat dagoen herrialde batean bizi diren bazkideak talde horren barnean kokatzen dira, bazkide gutxi dauden herrialdeetan aldiz, Nazioarteko Mensan kokatzen dira. Talde nagusiak bi dira, American Mensa, 50.000 bazkiderekin, eta British Mensa (Erresuma Batua eta Irlanda barnean hartzen dituenak), gutxi gorabehera 25.000 bazkiderekin. Espainiako Mensa 1984. urteaz geroztik dabil, eta 1.300 bazkide baino gehaigo dauzka. Argentinan eta Kolonbian ere badaude aintzat hartutako taldea nazionalak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.