Mendebaldeko Mebon
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mendebaldeko Mebon tenplua (khmereraz: ប្រាសាទមេបុណ្យខាងលិច) Angkorreko eraikin bat da, Kanputxean, Mendebaldeko Barayaren erdian dagoena, Angkor inguruko urtegirik handiena. Tenpluaren eraikuntzaren data ez da ezagutzen, baina, ebidentziek, XI. mendekoa dela adierazten dute, Suryavarman I.a edo Udayadityavarman II.aren erregealdian. Egungo garai lehor honetan, lurrez hel daiteke bertara. Euri garaian, 7800 metroko luzera duen urtegiaren urak igo egiten dira, eta tenplua, presako lurretik goragoko toki batean dagoena, uharte bihurtzen da, khemer arkitektoek, ohi, tenpluak, sorrerako itsaso hindua irudikatzen duten hobiez inguratu zituzten. Mendebaldeko Mebon tenplua, uren erdian dagoena, hain da zabala, bertatik ikusten denak, benetako itsasoa dirudiela, honen sinbolismo erlijiosoak azken mailara daroala.
Mendebaldeko Mebon | |
---|---|
Angkor | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Kanbodia |
Province of Cambodia | Siem Reap Province |
Koordenatuak | 13°26′05″N 103°48′00″E |
Tenplua, diseinu karratua oinarri hartuta eraikia izan zen, 100 metro inguruko luzerarekin alboetan. Luzera honetan, harrizko loto loreekin koroatutako hiru dorre-pasabide daude, eta 28 metro bananduak bata bestearengandik. Karratuaren erdian, albo batetik, ekialdeko hormarekin hareharrizko errepide baten bidez lotutako harrizko plataforma bat dago. Gaur egun, plataforma, errepidea eta ekialdeko horma eta dorreen zati handi batek, hor jarraitzen dute, beste alboek, neurri handi batean badoaz, harriko euren profilak, urak behean daudenean ikusgai geratzen diren arren. Hau ez da ikus daitekeen santutegi zentrala, alderatuz, antzina, plataformak, egitura txikiren bat eutsi ahal izango zuen arren.
1936an Mendebaldeko Mebon tenpluan, ezagutzen den Khmer arteko brontzezko eskulturarik handiena aurkitu zen, Vishnu, jainko hinduaren etzandako zati bat. Zati honetan, burua, enborraren behealdea eta bi eskuineko beso daude. Tokiko herritar batek esan zuenez, Budaren irudi bat West Mebonen lurperatua izan zela eta lurretik askatzea nahi izan zuela amestu zuen. Ondorioz, zulatuz, Vishnuren estatua aurkitu zuen. Zhou Daguan diplomatiko txinatarrak, Angkor XIII. mendearen amaieran bisitatu zuena, Ekialdeko Mebon, tenplua eta East Barayko erdialdeari buruz idatzi zuen, Angkorren dagoen beste presa handi bat, Budaren irudi handi bat duena, nondik, estatuaren zilborretik ur zorrotada irteten den. Zenbait ikaslek, Zhouk, Vishnuren estatua Budarenarekin nahastu zutela uste dute, eta bere kokapena ahaztu zuela. Estatua, osorik zegoenean, sei metro inguruko altuera zuena, Kanputxeako hiriburu den Phnom Penheko Museo Nazionaleko bilduman sartu ziren. Atzerrian ere ikus daiteke, Washingtonen barne.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.