Mediaset España
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mediaset España, Grupo Audiovisual Mediaset España Comunicación, S.A.U. izenarekin ezagutzen dena (1989tik 2011 arte Gestevisión Telecinco, S.A. zuen merkatal izena[1]), komunikabide enpresa espainiar bat da. Hau 1989. urteko martxoan sortu zen Mediaset enpresa italiarraren eskutik, azkenen honen jabea Silvio Berlusconi da. Enpresa honen aktibitatea telebistako edukien produkziora eta zabaltzera bideratzen da.
Mediaset España | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Grupo Audiovisual Mediaset España Comunicación, S.A.U. |
Mota | negozioa eta enpresa |
Jarduera sektorea | media industry (en) |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Eskumendekoak | Telecinco Cinema, El Desmarque, La Fábrica de la Tele (en) , Producciones Mandarina, Alea Media (en) eta Publiespaña (en) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Lehendakaria | Cristina Garmendia |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | S.A.U. |
Jabea | Fininvest (en) |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1989ko martxoaren 10a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Madril |
webgune ofiziala |
Gaur egun hurrengo kate hauek zerbitzatzen ditu: Telecinco, Cuatro, Factoría de Ficción, Boing, Divinity, Energy eta Be Mad. Gainera, Telecinco HD eta Cuatro HD kateak ere zerbitzatzen ditu. Azkenengo hauek enpresako kate nagusietako definizio altuko seinalea emititzen dute.
Mediaset Espainia taldeak, bere talde enpresarialaren barruan beste enpresa batzuk bere gain hartzen ditu: Atlas berrien agentzia, Publiespaña publizitate gestorea edo Telecinco Cinema telebista eta zinemagintzako ikus-entzunezko ekoizlea. 2011. urtearen hasieran, Cuatro katearen xurgatzearen ondorioz, konpainia hauek desagertu ziren eta Mediaset Espainia taldearen parte bihurtu ziren. Taldeak Endemol-en %75a bere esku hartzen du Mediasetekin batera. Mediaset Espainiako akzionista nagusiak, Mediaset S.p.A kapitalaren %41,2 batekin eta Grupo PRISA kapitalaren %13,65 batekin dira.
Aipatu beharra dago, gaur egun Mediaset España Comunicación dena lehenago Gestevisión izenarekin ezagutzen zela. 2011ko martxoaren 11an, kate berrien sorrerarekin eta Cuatro katearen erosketarekin bat, enpresa berak, akziodunen batzarrean, CNMVri jakinarazi zion konpainiaren giza izendapena Mediaset Espainiara aldatuko zuela.