Mazedonia (eskualdea)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mazedonia (serbokroazieraz eta mazedonieraz: Makedonija; grezieraz: Makedhonia; bulgarieraz: Makedoniya) hego-ekialdeko Europako antzinako lurraldea da, Balkanetako penintsularen hego-erdialdean dagoena. Antzina garrantzi handiko merkataritzagunea eta indar militar handikoa izan zen; K.a. IV. mendean, Greziari gaina hartu zionean izan zituen urterik oparoenak. Gaur egun, Jugoslavia ohiaren errepubliketako bat izan zen Mazedoniako Errepublikaren (25.713 kilometro koadro eta 2.111.000 biztanle), Greziaren (34.177 kilometro koadro eta 2.122.000 biztanle) eta Bulgariaren (9.100 kilometro koadro eta 500.000 biztanle) artean banatua dago.
- Artikulu hau eskualde geografiko eta historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mazedonia (argipena)».
Datu azkarrak Geografia, Hiriburua ...
Mazedonia (eskualdea) | |
---|---|
Македонија | |
Greater_Macedonia.png | |
Geografia | |
Hiriburua | Skopje, Tesalonika, Blagoevgrad 41°19′45″N 22°30′31″E |
Azalera | 67.000 |
Administrazioa | |
Demografia | |
Bestelako informazioa |
Itxi