From Wikipedia, the free encyclopedia
Maximiliano Aberastury (1866 - 1931ko urriaren 6a) Argentinako medikua zen, amatasun eta haurtzaroko arazoetan espezializatua.
Maximiliano Aberastury | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maximiliano Aberastury Ribero |
Jaiotza | Concepción del Uruguay, 1866ko urriaren 15a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Buenos Aires, 1931ko urriaren 6a (64 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, ginekologoa, pediatra eta dermatologoa |
Kidetza | Argentine Medical Association (en) |
Concepción del Uruguayen, Entre Ríos probintzian jaioa, Buenos Airesen kokatu zen eta Buenos Aireseko Haurtzaroaren Hilkortasuna tesiarekin lortu zuen doktoretza.
Geroago larruazaleko gaixotasunetan espezializatu zen eta Medikuntza Fakultateko irakasle titularra izan zen. Bere ospea sendotu zuten beste lanen artean honako hauek zeuden: Haurren Babesa, Industria Higienea, besteak beste.
"Argentinako Dermatologia Elkartearen" sortzailea izan zen, eta hainbat aldiz izan zuen lehendakaritza. Argentinako Medikuen Elkarteko presidentea ere izan zen.
Bere iloba Arminda Aberastury haurren psikoanalista zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.