From Wikipedia, the free encyclopedia
Maurice Blanchot (Devrouze, 1907ko irailaren 22a - Le Mesnil-Saint-Denis, 2003ko otsailaren 20a) frantziar idazle, filosofo eta literatura-teorikoa izan zen. Filosofo postestrukturalistengan eragin handia izan zuen, hala nola Gilles Deleuze, Michel Foucault, Jacques Derrida eta Jean-Luc Nancy.
Maurice Blanchot | |||
---|---|---|---|
1942 - 1944ko iraila | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Frantzia, 1907ko irailaren 22a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Heriotza | Paris, 2003ko otsailaren 20a (95 urte) | ||
Hobiratze lekua | Le Mesnil-Saint-Denis | ||
Familia | |||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | University of Strasbourg (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, idazlea, kazetaria, literatura-kritikaria eta literary theorist (en) | ||
Kidetza | Linzeen Akademia comité de lecture des éditions Gallimard (en) La jeune France (en) | ||
Filosofia ikasi zuen Estrasburgoko Unibertsitatean, non Emmanuel Levinasen lagun egin zen. 1932tik 1940ra Journal des debats egunkari kontserbadoreko editorea izan zen. Aldizkari erradikal nazionalista eta antialemanetan ere idatzi zuen.
1940ko abenduan Georges Bataille ezagutu zuen. Nazien okupazioan Parisen lan egin zuen Journal des debats egunkarian kolaboratuz. Frantziako Erresistentzian parte hartu zuen, eta Robert Brasillach eleberrigile faxista eta antisemitaren kritikari sutsua izan zen.
Gerra ostean, eleberrian eta literatur kritikan aritu zen. 1953tik 1968ra Nouvelle Revue Française aldizkarian idatzi zuen. Politikoki ezkerrean kokatu zen eta Aljeriako Independentzia Gerraren aurkako "121eko Manifestua"ren sinatzaileetako bat izan zen. 1968ko maiatzean ikasleen protestak babestu zituen.
Hogeita hamar lan baino gehiago idatzi zituen, fikziozkoak, literatur kritikakoak eta filosofiakoak. Bere lana paradoxan eta ezintasunean oinarritu zen. Hizkuntza literarioa anti-errealistatzat hartu zuen eta heriotza neutroa deitu zuen esperientziatzat hartu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.