![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f5/Maule1.jpg/640px-Maule1.jpg&w=640&q=50)
Maule (ibaia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Maule (mapudungunez euritsua) Txile erdialdeko ibaia da, Maule eskualdea zeharkatzen duena. 240 kilometro luze da, eta haren arro hidrografikoak 20.300 kilometro koadroko eremua hartzen du (Txileko handienetan laugarrena). Oso arro menditsua da, %30 elur lerroaren gainetik baitago.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Maule | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 240 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 35°19′00″S 72°24′30″W |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 20.600 km² |
Arro hidrografikoa | Maule basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 467 m³/s |
Iturburua | Laguna del Maule (en) ![]() |
Bokalea () | Ozeano Barea |
Itxi
- Artikulu hau Txileko ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maule (argipena)».
Ibilgu nagusia Maule ibaia bera da, Maule aintziran jaiotzen dena, 2200 metroko altueran, modu artifizialean peraltatua, bere ur bilketa ahalmena handitzeko. Aintzira hau Pehuenche edo Maule Nazioarteko Pasabidetik gertu dago. Ibaia ekialdetik mendebalderanzko norantzan doa.