From Wikipedia, the free encyclopedia
Matthias Mayer (Afritz am See, 1990eko ekainaren 9a) eskiatzaile austriarra da. Neguko hiru Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen Alpetar eskiko Super-G eta aldapan beherako probetan. Austriako alpetar-eskiatzaileen artean domina gehien eskuratu dituen eskiatzailea da[1].
Matthias Mayer | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sankt Veit an der Glan (en) , 1990eko ekainaren 9a (34 urte) |
Herrialdea | Austria |
Familia | |
Aita | Helmut Mayer |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile alpinoa |
Parte-hartzailea
| |
matthiasmayer.at | |
Austria mendialdeko Karintia estatuan jaio zen. Aita Helmut Mayer du, 1988ko Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuena[2] eta 1989ko Munduko txapelketan ere bai.
2009an egin zuen debuta Munduko Kopan, Sestrieren hain zuzen ere. Super-G proban espezializatu zen eta 2013ko urtarrilean lortu zuen aurreneko podiuma.
2014ko Sotxiko Jokoetan ordea aldapa beherako proban lortu zuen urrezko domina[3]. 2018ko Pyeonchangeko Jokoetan Super-G proban lortu zuen urrezko domina[4]. 2022ko Pekingo Jokoetan aldapa beheran brontzezko domina lortu ondoren Super-G proban urrezkoa eskuratu zuen[5].
Munduko Kopa (sailkapen orokorra) | |||
---|---|---|---|
Urtea | Proba | Domina | |
2013 | Super-G | ||
2015 | Super-G | ||
2020 | aldapa behera | ||
2020 | konbinatua | ||
2021 | Super-G | ||
2021 | aldapa behera |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.