Maryse Condé
From Wikipedia, the free encyclopedia
Maryse Condé (Pointe-à-Pitre, 1934ko otsailaren 11 - Ate, Vaucluse, 2024ko apirilaren 2a) idazlea, feminista ezaguna eta Karibeko kultura afrikarraren zabalkundeko ekintzailea izan zen. Frantsesez idatzi zuen bere obra ia osoa. Horrez gain, kultur kazetaria eta irakaslea ere izan zen. Lan ugari idatzi zituen, ia genero guztietan (fikzio historikoa, ipuinak, eleberriak, saiakerak, poemak eta beste genero batzuk. 2018an Literatura Akademia Berriaren Literatura Sari Berria irabazi zuen (The New Academy Prize in Literature), urte hartan Literaturako Nobel Sariaren ordez eman zena.
Maryse Condé | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marise Liliane Appolline Marcelle Boucolon |
Jaiotza | Pointe-à-Pitre, 1934ko otsailaren 11 |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Apt, 2024ko apirilaren 2a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sorbona Berria Unibertsitatea - Paris 3 1976) doctorate in France (en) : Literatura konparatu |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, unibertsitateko irakaslea, haur literatura idazlea, antzerkigilea eta literaturan aditua |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Paris Nanterre Unibertsitatea Virginiako Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea Marylandeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Munduan ezaguna da batez ere bi lan hauengatik: Ségou (1984-1985) eta Moi, Tituba sorcière… Guadalupen eta Martinikan, berriz, ezagunagoak dira Traversée de la mangrove eta La Vie sans fards. Antzerkirako lanak ere idatzi ditu, eta gazteentzako narrazioak.
Euskaraz, Bihotz negar eta irri (Le Cœur à rire et à pleurer : contes vrais de mon enfance) itzuli zuen 2021ean Joxe Mari Berasategik, Literatura Unibertsaleko bilduman.[1]