Martinus Willem Beijerinck (Amsterdam, 1851ko martxoaren 16a-1931ko urtarrilaren 1a) botanikari eta fitopatologo holandarra izan zen, mikrobiologiaren aitzindaria birusen ikerketan egindako ekarpenengatik. Dimitri Ivanovsky zientzialari errusiarrak birusekin hasitako ikerketei jarraipena eman zien Beijerinck-ek, eta 1898an landareek duten patologia bat (tabakoaren mosaikoarena) birus batek sortua zela frogatu zuen. Tabakoaren mosaikoaren birusa, hain zuzen, ikertutako lehenengo birus patogenoa izan zen.

Martinus Beijerinck bere laborategian
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Martinus Beijerinck

Bizitza
JaiotzaAmsterdam, 1851ko martxoaren 16a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
BizilekuaHerbehereak
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaGorssel (en) Itzuli, 1931ko urtarrilaren 1a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaLeidengo Unibertsitatea
Delfteko Unibertsitate Teknikoa
Hizkuntzaknederlandera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakentomologoa, biologoa, mikrobiologoa, katedraduna, birologoa, botanikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Delfteko Unibertsitate Teknikoa  (1895 -  1921)
Jasotako sariak
InfluentziakAdolf Mayer (en) Itzuli
KidetzaRoyal Society
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Itxi

Beijerinck landareen patologiak aztertzen hurbildu zen mikrobiologiara. Hala ere, itzal handiko mikrobiologoa bihurtu zen, Louis Pasteur edo Robert Koch-en tamainakoa. Birusen arloan egindako lan aitzindariaz gain, nitrogenoaren finkapen biologikoa aurkitu eta aztertu zuen, landare lekadunekin lan eginez.

Hirugarren ekarpen bat zor dio mikrobiologiak Beijerinck-i: hazkuntza-inguruneen hobekuntza. Mikrobiologo holandarrak aberaste-medioak erabili zituen lehenengo aldiz bakterioak bakartzeko. Hazkuntza-inguru eta inkubatze-kondizio egokiak jarriz, Beijerinck-ek bakterioen kultura puruak lortu zituen lehenengo aldiz, laborategiko mikrobiologiaren oinarri teorikoak sendo finkatuz.

Nortasun hertsikoa, bizitza aszetikoa eraman zuen beti. Irakasle aritu zen Delft-eko unibertsitatean, eta bere nortasun zaila dela eta laguntzaile gutxi izan zuen inguruan.

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.