Marta Ferrusola i Lladós (Bartzelona, 1935eko ekainaren 28aibidem, 2024ko uztailaren 8a[1]) kataluniar enpresaburua izan zen[2]. Kataluniako lehen dama izan zen 1980tik 2003ra, Jordi Pujol senarra Kataluniako Generalitateko presidentea izan baitzen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Marta Ferrusola i Lladós
Thumb
(2012)
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1935eko ekainaren 28a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona, 2024ko uztailaren 8a (89 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Jordi Pujol  (1956ko ekainaren 4a -  2024ko uztailaren 8a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua
KidetzaConfraria de la Mare de Déu de Montserrat de Virtèlia (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa
IMDB: nm2070671 Edit the value on Wikidata
Itxi

Bizitza

Josep Ferrusola i Pascual eta Carme Lladós i Martíren alaba, Jordi Pujolekin ezkondu zen 1956ko ekainaren 4an. Zazpi seme-alaba izan zituzten: Jordi (j. 1958), Marta (j. 1959), Josep (j. 1963), Pere (j. 1965), Oriol (j. 1966), Mireia (j. 1969) eta Oleguer (j. 1972)[3][4].

Senarraren 23 urteko agintaldian, Marta Ferrusolak kargu sinbolikoak izan zituen fundazioetan eta ongintzan, hala nola, Bartzelonako Haurren Nazioarteko Jaialdiaren antolakuntza batzordeko presidente[5]. 1990an Hidroplant enpresa sortu zuen Núria Claverol Carles Sumarroca i Coixeten emaztearekin batera[4][6].

2017az geroztik, Pujol auzian inputatu zuten, senarrarekin eta seme-alaba batzuekin batera[7][4].

2024ko uztailaren 8an hil zen Bartzelonan, 89 urte zituela[1].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.