Mark Di Suvero
eskultore estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
eskultore estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Mark Di Suvero (Shangai, 1933ko irailaren 18a) estatubatuar eskultorea da.
Mark Di Suvero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marco Polo di Suvero |
Jaiotza | Shanghai, 1933ko irailaren 18a (91 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaran City College of San Francisco (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, litografoa eta bideoartista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak eta New York |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | Espresionismo abstraktua |
Gurasoak italiarrak ditu. Txinan jaio zen, baina Estatu Batuetan eta Europako hainbat herrialdetan bizi eta lan egin du. Eskultura izugarri handiak egiten ditu. Hasieran, zura eta brontzea landu zituen. New Yorkeko Green Galeryn erakutsi zuen, 1960an, zurez, kateez eta sokaz egindako eskultura-multzo bat: Hankchampion, Manhattanen suntsitutako hainbat eraikuntzatatik berreskuratutako materialak erabilita; New Yorkeko Whitney Museum of American Arten dago gaur. Ondoren, altzairuzko zati handiak lantzen hasi zen, aire zabalean, prentsa nahiz garabien laguntzaz. 1967an, altzairu margotuzko lehen eskultura egin zuen: Are Years What? (for Marianne Moore) [bilduma pribatua, New York]. Obra hori What are Years izeneko poemaren idazle Marianne Moore desagertuaren omenez dago egina. 1966an, Bakearen dorrea egin zuen, amerikarrek Vietnamen izandako parte-hartzea salatzeko. 1975ean, New Yorkeko Socrates Sculpture Park fundazioa sortu zuen. Beste lan batzuk: Nire aita, nire aita (1985, New York), Eguneko izarra (1985-1990, Paris) eta Galileo (1994-1997, Berlin).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mark Di Suvero |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.