frantziar burtzikari ohia, enpresaburua eta politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Marie Bourseiller, artistikoki Marie Sara (Boulogne-Billancourt, Frantzia, 1964ko ekainaren 27a) frantziar burtzikari ohia, enpresaburua eta politikaria da. Lalo de María nobilleroaren ama da.
Marie Sara | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marie Bourseiller |
Jaiotza | Boulogne-Billancourt, 1964ko ekainaren 27a (60 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Familia | |
Aita | Antoine Bourseiller |
Ama | Chantal Darget |
Ezkontidea(k) | Simon Casas (en) Henri Leconte (en) (1995 - 2005) Christophe Lambert (2007 - 2016) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | toreatzailea, Burtzikaria, aktorea, militante politikoa eta enpresaburua |
Izengoitia(k) | Marie Sara |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Mugimendu Demokrata |
Marie Sara Paris ondoko Boulogne-Billancourt herrian jaio zen 1964ko ekainaren 27an, antzerki giroko familia batean, zezenen mundutik erabat kanpo.
1980an, 16 urte zituela, Nimesera joatea erabaki zuen. Han, burtziketarekin harremanetan jarri zen, eta Simón Casas ezagutu zuen, gero haren ahalduna edo ordezkari artistikoa izan zena.[1]
1984an, burtzikari hasi zen Espainian, Castellóko Vinarozko zezen-plazan, eta, denboraldi batzuk profesionalki toreatu ondoren, Bartzelonako Monumental plazan aurkeztu zen, Enrique Ponce, Antonio Manuel Punta eta César Pérezek parte hartu zuten korrida batean.[2][3]
1991ko irailaren 21ean, Nimesen, alternatiba hartu zuen Conchita Cintrón burtzikari peruarrak babestuta, Fermín Bohóquezen zezenaren belarri bat moztu zuen.[4] Alternatiba 1994ko apirilaren 23an berretsi zuen Las Ventas-en.
1999. urtean utzi egin zuen eta 2003. urtean itzuli zen Nimesen, non preziatua zen. 2007ko denboraldia bukatutakoan, urriaren 12an, Jaenen 43 urte zituela,zezenketa behin betiko utziko zuela iragarri zuen. Zaldi ukuilua du.
Emmanuel Macron-en "La República en Marcha" alderdiko hautagai hautatu zuten Okzitaniako eskualdeko Garden bigarren barrutirako.[5][6][7][8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.