Maragatería
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Maragatería Leongo probintzian (Espainia) dagoen eskualdea da, probintziaren hego-mendebaldean kokatuta zehazki. "País de los Maragatos" izena ere hartzen du, eta antzinean "La Somoza". 710,41 km²-ko azalera dauka eta 2011an 14.876 biztanle zituen (20.94 bz/km²), "maragato/-a" deituak.
Maragatería | |
---|---|
Mota | eskualde historiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°25′11″N 6°11′39″W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Leóngo probintzia |
Iparraldean La Cepeda, hegoaldean La Valduerna, mendebaldean El Bierzo eta La Cabrera eta ekialdean La Vega del Tuerto eta berriro La Valduerna eskualde mugakideak ditu.
Bestela, zortzi udalerrik osatzen dute, Astorga (populatuena), Brazuelo, Lucillo, Luyego, Santa Colomba de Somoza, Val de San Lorenzo eta Santiago Millas-ek hain zuzen ere.
Gaztelania hizkuntza nagusia den arren, leonesa ere hitz egin dute bertakoek historian zehar, gaur egun galbidean dagoen arren.
Kultura agerpenei dagokienez, ezkontza burutzeko modu tradizionala ("Boda Maragata") aipatzekoa da. Gastronomia arloan, "Cocido maragato" delakoa ezaguna da, baita zerbitzatzeko modua ere: okelarekin hasi, barazkiekin segi eta zoparekin amaitu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.