Donibane Garaziko eraikina, herriko etxearen egoitza From Wikipedia, the free encyclopedia
Mansart etxea Donibane Garazi baxenabartar hiriburuko etxe bat da.
Mansart etxea | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Nafarroa Beherea |
Eskualdea | Garazi |
Udalerria | Donibane Garazi |
Koordenatuak | 43°09′47″N 1°14′16″W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Donibane Garaziko herriko etxea |
Kudeatzailea | Donibane Garaziko herriko etxea |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084508 |
Kontaktua | |
Helbidea | 13 PL CHARLES DE GAULLE, 64220 SAINT-JEAN-PIED-DE-PORT |
Monumentu historikoen zerrendan inskribatuta dago, eta Donibane Garaziko herriko etxea hartzen du.
Bere helbidea Charles de Gaulle enparantza, 13
da.
Donibane Garaziko harresitik kanpo eraikia, Mansart etxea Charles de Gaulle enparantzan dago. XVIII. mendearen hasieran eraiki zen. Lehen urteetan, David Furre artile merkatariaren etxebizitza eta denda hartu zituen. Luis XIV.a estiloko hotel berezi honek, harri arrosaz eraikitako fatxada harmoniko bat du, hiriko beste hainbat eraikinek bezala. Bere izena, eraikuntza osoa estaltzen duen arbelezko teilatua koroatzen duten mantsardetatik hartzen du. 1935ean, Donibane Garaziko herriko etxea eraikinaren jabe egin zen, eta 1950eko hamarkadan, bertan ezarri zituen udal bulegoak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.