![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e6/A_Mangyan_woman.jpg/640px-A_Mangyan_woman.jpg&w=640&q=50)
Mangyan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mangyan Mindoro uhartean, Filipinetan, Luzon uhartearen hego-mendebaldean, dauden zortzi talde indigenentzako izen generikoa da. Talde bakoitzak bere tribu-izena, hizkuntza eta ohiturak ditu.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e6/A_Mangyan_woman.jpg/640px-A_Mangyan_woman.jpg)
Populazioa, guztira, 100.000 pertsonakoa izan daiteke, baina estatistika ofizialak zehaztea zaila da, urruneko eremuetan bizi baitira, talde tribal bakartiak osatuz. Batzuek harreman gutxi edo batere ez dute kanpoko munduarekin.