From Wikipedia, the free encyclopedia
Mamboa musika genero eta dantza estilo bat da, jatorriz Kuban 1940ko hamarkadan garatua. Mambo hitzak, beste afro-amerikar jatorriko musika izen batzuek bezala (conga, milonga, bomba, tumba, sanba, semba, bamba, bamboula, tambo, tango, cumbé, cumbia eta candombe) Afrikar jatorria adierazten du, batez ere Kongoko Niger-Kongo hizkuntzetan ohikoa den mb, ng eta nd soinu konbinazioa dela eta. Swahiliz "mambo" hitzak "gauzak" esan nahi du. Oxford Online Dictionary hiztegian jasota dagoenez, mambo hitzak Haitiko kreoleraz «vuduko apaiz emakumea» esan nahi du.
Antonio Arcañoren "Arcaño y sus Maravillas" orkestrak idatzi zuen lehen aldiz "mambo" hitza, Danzón baten sekzioa aipatzeko. 1910ean José Urfék montuno bat gehitu zion bere El Bombín de Barretto abestiari. Inprobisazio moduko bat zen, danzón bati sarrera emateko erabiltzen zena. 1930eko hamarkadan Arcañoren taldeko musikariek vamos a mambear («mambea dezagun») zioten montuno mota horren amaierako inprobisazioari buruz hitz egiteko. 1938an Arcañoren cellista zen Orestes Lópezek sortu zuen mambo izeneko lehen danzóna. Son estiloa eta flauta inprobisazioak nahasten zituen.
Antonio Arcañok adierazi zuenez, mamboak honako hau jasotzen zuen: «Mamboa montuno sinkopatu mota bat da, kubatar herriaren xarma, informalitatea eta hitz jarioa duena. Piano-jotzaileak mamboa erasotzen du, flautak hartzen du eta inprobisatzen du, biolinak akorde erritmikoak egiten ditu geldialdi bikoitzekin, baxuak tumbao bat sartzen du, timbaleroak behiaren zintzarria jotzen du, güiroak maraka baten erritmoa jotzen du, tumba beharrezkoa da, tumbao horren baxua ziurtatzen duelako, eta tinbalak indartzen duelako.»
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.