Maiorga Ramirez Erro (Tafalla, 1976ko uztailaren 20a) nafar politikaria da. EAko arduraduna izan da, eta alderdi horretako zein Bildu eta Euskal Herria Bilduko hautetsia Nafarroako Parlamentuan.

Maiorga Ramirez Bilduren aurkezpenean.

Etika eta Filosofia irakaslea ogibidez, 17 urte zituelarik sartu zen EAn. Bere hitzetan, intsumisioa dela eta hasi zen politikan. Intsumisoa izateagatik 6 hilabeteko espetxealdia eta 10 urteko inhabilitazioa jaso zituen. Hala ere, espetxe zigorra bi urtekoa baino txikiagoa izanda, ez zuen kartzelara joan behar, eta, 2003an, derrigorrezko soldaduska amaitzean, inhabilitazioa ere bertan behera geratu zen.

Hori dela eta, 2003an Tafallako udalean eta Nafarroako Parlamentuan aurkeztu ahal izanda, hautaturik atera zen bietan. Gainera, EAko Nafarroako burua da 2003z geroztik ere.

2011n, EA Nafarroa Bai koaliziotik atera ondoren, beste sektore abertzalerekin Bildu sorturik, Ramirezek zerrendaburu aurkezteko zoria izan zuen, berriz ere Nafarroako parlamentari suertatuz.

Bizitza pertsonala

Luis Valero UPNko politikariaren lehengusua da.

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.