From Wikipedia, the free encyclopedia
Madrilgo metroa mundu osoko seigarren metrorik luzeena eta Europako handienetarikoa da, Londreskoaren eta Pariskoaren atzetik.
1919an ireki zen lehenengo linea eta, orduz geroztik, etengabe hazten joan da Madrilgo metroa. 2004. urtean 615 milioi lagun baino gehiagok erabili zuen metro hau.
Metro-sarea 226.729 km luze da, eta 13 lineak osatzen dute (12 linea + adar bat). Horietatik bederatzi, Madrilgo udalerrian bertan daude osorik; hiru, udalerritik kanpo ibiltzen dira zati batean; eta beste linea bat osorik dabil Madrilgo hiritik kanpo. 238 geltoki ditu metroak, eta horien artean 151 dira bakunak, 26 bikoitzak, 10 hirukoitzak, eta bat laukoitza (Avenida de América). Horrez gain, hiru tranbia linea ditu, Metro Ligero (metro arina) izenekoak, bai eta Renfe Aldirikoak zerbitzuarekin lotunea duten 19 geraleku ere.
2000ko ekainean, Metro Sur izeneko linea jarri zen abian. Linea horren helburua da Madril hiria eta erkidegoko hegoaldeko hiriak lotzea. Ibilbide zirkularra du, Móstoles, Leganés, Fuenlabrada edota Getafe udalerriak haien artean eta hiriburuarekin batera lotzeko. Milioi bat biztanleri eskaintzen die zerbitzu eraginkor, arin eta ekologikoa Metro Surrek.
Datozen urteotan, Madrilgo metroa izugarri handitzeko asmoa dago, hiriburuko biztanle guztiek etxetik hurbil metro-geltokia izan dezaten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.