From Wikipedia, the free encyclopedia
Madeleine Renaud (Paris, Frantzia, 1900eko otsailaren 21a - 1994ko irailaren 23a) antzezlea izan zen.
Madeleine Renaud | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Lucie Madeleine Renaud | ||
Jaiotza | Parisko 16. barrutia eta Paris, 1900eko otsailaren 21a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Neuilly-sur-Seine, 1994ko irailaren 23a (94 urte) | ||
Hobiratze lekua | Passy hilerria | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Charles Granval Jean-Louis Barrault (1940 - 1994) | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Raphaël Duflos | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antzerki aktorea, zinema aktorea eta aktorea | ||
|
1921-1946 bitartean Comédie Françaiseko antzezle izan zen. Jean Benoît-Lévyren La Maternelle (1933) filmeko eta Jean Grémillonen Remorques (1939, Atoiak), Le ciel est à vous (1943, Zerua zuena da) filmetako protagonista izan zen. Madeleine Renaudek frantses emakume xarmant, gozo eta sentiberatasun handikoaren pertsonaia osatu zuen. 1946. urtetik aurrera, ordea, antzerkian aritu zen batez ere, nahiz eta tarteka egin zuen zineman paperen bat edo beste: Max Ophulsen Le Plaisir (1951, Plazerra), Marguerite Durasen Des journées entières dans les arbres (1976, Egun osoak zuhaitzetan), eta abar.
Renaud Barraulten konpainiarekin paper klasiko handiak egin zituen, eta Marivauxen interprete handientzat hartu ohi da: Les Fausses Confidences (1946, Konfidentzia faltsuak), La Seconde Surprise de l'amour (1949, Maitasunaren bigarren ustekabea). Lan moderno garrantzitsuetan ere parte hartu zuen: Samuel Becketten Oh les beaux jours (1963, Oi egun ederrak), Jean Geneten Les Paravents (1966, Bionboak), Durasen Savannah Bay (1983).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Madeleine Renaud |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.