From Wikipedia, the free encyclopedia
Karen Marie Aagaard Ørsted Andersen, MØ bezala ezagututa (Odense, 1988ko abuztuak 13) , danimarkar abeslari eta musikagile bat da. Bere sorterrian ospea lortu zuen 2013 eta 2014 tartean abesti batzuk bakarka ateratzean, beranduago No Mythologies to Follow bere estrenaldiko diskan ezarri zituela. Diska honek bigarren postua lortu zuen Danimarkako abestien listan. Bere ospea mundura zabaldu zen 2015.urtean «Lean On» abestia kanporatu zuenean Major Lazer eta DJ Snake-rekin. Abesti hau izugarrizko arrakasta izan zuen ia mundu osoan, esate baterako Australian Estatu Batuetan.
MØ | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ubberud Parish (en) , 1988ko abuztuaren 13a (36 urte) |
Herrialdea | Danimarka |
Hezkuntza | |
Heziketa | Funen Art Academy (en) 2013ko maiatza) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta abeslaria |
Lantokia(k) | Kopenhage |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Indie popa musika elektronikoa |
Ahots mota | Soubrette (en) |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | RCA Records |
momomoyouth.com | |
Karen Marie Ørsted 1988ko abuztuak 13-an jaio zen Ubberud izeneko Odense, Dinamarkako herrixka batean, hiriaren kanpoaldean. Mette Ørstedek, irakaslea, eta psicologo batek sortutako familiako bigarren alaba zan. Bere anai handa, medikua, Kaspar deitzen da.
MØ-ren familiakoak ez siren musikariak, berriz, familiako lagun bat bai, piano jolea zana eta eterea joaten zen bakoitzean etxeko pianoa jotzen erakusten zion emakumeari. Honetaz gain, MØ ere gitarrista da.
POP musika entzuten eta sortzen hasi zen bere haurtzaroan, berak «abesti pop pinpirin» bezala deskribatuak. Ondoren, nerabezaroan, grunge musika entzuten eta jotzen hasi zen. Anaiak punk musikara sarrarazi zion geroago eta Café Zekés-en jotzen hasi zen, Odenseko kafetegi famatu batean. Punk-a, ezkerreko politikak eta feminismoaz liluratzen hasi zen eta islatuta geratu ziren bere pentsamendu eta ideologiak MOR deituriko elektropunk taldean. 2007.urtean sortu zuten talde hau Josefine Struckmann Pedersen eta berak, 17 urte zituela eta Josefine 14 urtetik ezagututa, bere borroka antifaxista hasi zuenean. Talde honekin gira txikiak egin zituzten Europako zeinbait herrialdeetan. Urte batzuk beranduago MOR taldeko bi partaideak New York-era joan ziren JD Samson produzitzailearentzako pratika batzuk egitera eta bertan ahal izan zituzten espektakulu gehienak egin zituzten, itzultzerakoan Danimarkara, taldea banandu egin zen.
2013.urte hasieran MØ-k kontratu diskografiko bat sinatu zuen RCA Victor-ekin eta geroztik aurrera publizitate handia edukitzen hasi zen. 2013 eta 2014.urteetan ateratako abestiak Danimarkan ospea edukitzera eraman zuten Karen Marie Ørsted, bertako bigarrena musikako listetan zegoelarik.
2015.urtean Rihannak eta Nicki Minaj-ek Major Lazerrek sortutako abesti bati ezezkoa eman zioten eta ondoren MØ-ri eskeini zioten kantari izateko papera. Abestiak, «Lean On» izenekoa, izugarrizko arrakasta izan zuen munduko ia zonalde gehienetan, lehenengo postua lortuz abestien listetan Australian, Irlandan, Zelanda Berrian, Herbehereetan eta Danimarkan. Abesti honetaz gain, beste hainbat abesti egin ditu mundu osoan ospetsuak izan direnak, esate baterako, Major Lazerren «Cold Water» Justin Bieberren kolaborazioarekin.
MØ-k adierazten du bere bizitzan zehar influentzia desberdin asko jaso dituela. Haurtzaroan, Spice Girls, Cher eta Vengaboys-en jarraitzaile sutsua izan zan. Nerabezaroan, haurtzaroko estilo musikalak alde batera utzi eta beste talde batzuk entzuten hasi zan, hala nola, Black Flag, Sonic Youth, Nirvana, Smashing Pumpkins eta The Clash. Bizitzan zehar lagundu dioten beste hainbat abeslari eta taldetaz gain, honako hauek dira bereziki nabarmendu nahi dituenak: Yeah Yeah Yeahs, Major Lazer, Santigold, J Dilla, Twin Shadow, Little Dragon eta Lykke Li.
Urtea | Albuma | Danimarka | Belgika (FLA) | Belgika (VA) | Frantzia | Irlanda | Erresuma Batua | Egiaztapenak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2014 | No Mythologies to Follow | 2 | 107 | 83 | 161 | 76 | 58 | DIN: Platino |
2018 | Forever Neverland | 1 | 191 | 158 | — | — | — |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.