From Wikipedia, the free encyclopedia
Léon Bakst (errusieraz: Леон (Лев) Николаевич Бакст; Gomel, Errusiar Inperioa, 1866ko otsailaren 8aGreg./urtarrilaren 27Jul. - Rueil-Malmaison, 1924ko abenduaren 27a) errusiar margolari eta eszenatokien eta jantzien diseinatzailea izan zen.
Léon Bakst | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Лейб-Хаим Израилевич Розенберг |
Jaiotza | Hrodna, 1866ko urtarrilaren 27a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Rueil-Malmaison, 1924ko abenduaren 27a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Batignolles Cemetery (en) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Julian (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Jean-Léon Gérôme |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, diseinatzailea, jantzi-diseinatzailea, eszenografoa, marrazkilaria eta artista grafikoa |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Mir iskusstva (en) |
Izengoitia(k) | Léon Bakst |
Genero artistikoa | erretratua |
Leyb-Khaim Izrailevitx Rosenberg izenarekin jaio zen judu jatorriko familia batean. Bere aitona jostun aberatsa zen.
San Petersburgoko Arte Akademian ikasi zuen. Bere lehen erakusketarako "Bakst" izengoitia aukeratu zuen. 1893tik 1897ra Julien Akademian ikasi zuen Parisen. 1890eko hamarkadan Sergei Diaghilev eta Alexandre Benoisek osatutako idazle eta artisten taldean parte hartu zuen.
Mir iskusstva aldizkarirako ilustrazioak eta erretratuak egin zituen eta marrazketa irakaslea izan zen. 1908tik eszenatokien diseinuan aritu zen batez ere. Errusiar Balletentzat lan egin zuen eta bere jantziak ere diseinatu zituen.
San Petersburgon Marc Chagall irakasle izan zen eta 1914an Arteen Akademia Inperialeko kide hautatu zuten.
1917ko Errusiako Iraultzan bere arreba gosez hil zen eta Léonek kolapso nerbiosoa izan zuen. Alice Warder Garrett mezenas estatubatuarraren laguntza jaso zuen eta Estatu Batuetara joan zen. Parisen hil zen 1924an.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.