Lumière
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lumière anaiak bi izan ziren: Auguste Marie Louis Lumière (Besançon, Frantzia 1862ko
Lumière | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Auguste: Besanzón, 1862ko urriak 10ean Louis: Besanzón, 1864ko urriak 5ean |
Herrialdea | Frantzesa |
Jarduerak | |
urriaren 19a - Lyon , Frantzia, 1954ko apirilaren 10a) eta Louis Jean Lumière (Besançon, Frantzia, 1864ko urriaren 5a- Bandol, Frantzia, 1948ko ekainaren 6a). Zinematografia asmatu zuten ikertzaileak dira.[1]
Argazkigintzarako gaien industriako aitzindariak izan ziren eta zinemarako lehen kamera berezia asmatu zuten: zinematografoa. 1895eko martxoaren 22an Parisen aurkeztu zuten munduan egin den lehen filma: La Sortie de l'usine Lumière à Lyon («Langileak Lyongo Lumière lantokitik ateratzen»). Lehenengo emanaldi publikoa abenduaren 28an egin zuten, Salon Indien du Grand Café aretoan (Paris), sarrera kobratuta. Lehenengo emanaldi hau 10 film laburrek osatzen zuten. Film labur haietako bat zen La Sortie de l'usine Lumière à Lyon, Lumière anaien lehendabiziko lana. Film bakoitzak 46 segundo inguru irauten zuen.