From Wikipedia, the free encyclopedia
Luis VIII.a Frantziakoa (Paris, 1187ko irailaren 5a - Montpensier, 1226ko azaroaren 8a), izengoitiz Lehoia (frantsesez: le Lion) deitua, 1223-1226 urteetan Frantziako erregea izan zen. Kapeto leinukoa zen. Bere erreinaldian Frantziak bere mugak zabaldu zituen; Ingalaterrak Guiena eta Gaskonia baino ez zituen atxiki.
Luis VIII.a Frantziakoa | |||
---|---|---|---|
1223ko uztailaren 14a - 1226ko azaroaren 8a ← Filipe II.a Frantziakoa - Luis IX.a Frantziakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1187ko irailaren 5a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Montpensier, 1226ko azaroaren 8a (39 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: disenteria | ||
Familia | |||
Aita | Filipe II.a Frantziakoa | ||
Ama | Isabella of Hainault | ||
Ezkontidea(k) | Zuria Gaztelakoa (1200ko maiatzaren 23a, 1200ko maiatzaren 23a (egutegi gregorianoa) - 1226ko azaroaren 8a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | |||
Leinua | Kapetar dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Gurasoak Filipe Augusto eta Elisabet Hainautekoa zituen. 1214an Joan Lurgabea menderatu zuen Angers hiritik hurbil. Ingalaterrako baroien arteko gerran, bertako erregegai aukeratu zuten batzuek; 1216an hara joan zen baina 1217an menderatu zuten. 1223an Frantziako errege egin zuten eta Poitou eta hurrengo urtean Aunisko lurraldeak kendu zizkien ingelesei. Avignon hiriaz jabetu zen Gurutzada Albitarraren garaian (1226). Luis IX.ak hartu zuen haren ordea hil ondoan, Zuria Gaztelakoaren tutoretzapean.
1200ko maiatzaren 23an, Alfontso VIII.a Gaztelakoaren alaba Zuriarekin ezkondu eta hamahiru seme-alaba izan zituzten:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.