saskibaloi jokalari argentinarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Luis Alberto Scola Balboa (Buenos Aires, 1980ko apirilaren 30a-) Argentinako saskibaloi jokalaria da.
Tau Baskonian zazpi denboraldiz jokatu izan du kapitain, hegal-pibotaren posizioan eta taldeko inoizko jokalari onenen artean dago.
Mario Scola aita eta Jorge Becerra osaba saskibaloi jokalariak izanda, Luis ere hamabost urterekin hasi zen jokatzen.
1999an ACB Ligarako jauzia egin zuen, oso ibilbide arrakastatsua burutuz Saski Baskoniarekin: Hiru Errege Kopa eta Liga 1. Halaber, Argentinako selekzioarekin 2004an urrezko domina lortu zuen Olinpiar Jokoetan.
Selekzioaren maila guztietan parte hartu izan du.
2006-07 arte, 146 partida jokatu zituen, 822 errebote (538 defentsan eta 284 erasoan) eta 2.074 puntu lortuz.
2006-07 arte, Saski Baskonian puntu gehien sartu dituen jokalaria da (4.498), partida gehien jokatu duen bigarren jokalaria (283), errebote gehien eskuratu duen bigarren jokalaria (1.701) eta baloi gehien lapurtu duen bigarren jokalaria (409).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Scola |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.