Louis Le Vau (Paris, 1612 ib., 1670eko urriaren 11) frantses arkitektoa izan zen. XVII. mendeko Frantziako arkitekto ospetsuena izan zen. Frantziako Luis XIV.aren eraikuntzen zuzendaria izan zen. Beste lan askoren artean Versaillesko jauregiaren diseinua eta Louvreko berrikuntza lanak egin zituen, eta Vaux-le-Vicomte jauregia eraiki zuen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Louis Le Vau
Thumb
Bizitza
JaiotzaParis, 1613
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis, 1670eko urriaren 11 (56/57 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta artista
Lan nabarmenak
Itxi

Sortu zuen estiloa eraikuntzengatik eta apainketengatik nabarmendu zen. Versalles gaztelua egin aurretik Pariseko hainbat luxuzko etxe egin zituen, adibidez, Hôtel Lambert baina bere lehen eraikuntza handia Vaux-le-Victomte jauregia izan zen. Geroago, Louvreko diseinuan parte hartu egin zuen eta Salpêtrièrko ospitalea egin zuen.

Louis le Vau eraikina diseinatu eta artisau talde bat zuzentzen zuen. 1640an Louisek Lambert Hôteleko lana hasi zen egiten, Ǐle-Saint-Louisen eta Lebrunekin kolaboratu egin zuen. 1657an Nicolás Fouquet Louis le Vau aukeratu egin zuen Vaux-le-Vicomte jauregia egiteko.

Sakontzeko, irakurri: «Vaux-le-Vicomte jauregia»

Vaux-le-Vicomte jauregiak, atondo angelu zuzen eta egongela obalatua ditu, atondoak bi eskaileren bidez komunikatzen dira Errealen apartamentuak eta Fouquetenak, bitartean egongelak, bi gelen arteko lotura gisa jarduten du. Lorategi oso handia du.

1664an Louis le Vau, Luis XIVren enkargua jaso zuen Versaslleko jauregia erakitzen hasteko. Le Vauren proiektua bi hegaleko bloke handi bat zen, cour d'honneur sakon bat osatuz. Erdiko blokearen alboetan beste bi bloke daude eta haien artean terraza bat zegoen. Oinplano noblea pilastra eta zutabe jonikoekin artikulatzen zen, taulamendu handi bati eta garaiera txikiagoko teilatupe bati eusten zieten, guztia "italiar erara" jarritako teilatupe batez koroatua, tradizio frantsesetik bereizten duen ezaugarria. Bere proiekturako, Louis Le Vau, François d 'Orbayren laguntza izan zuen, honek, luzetarako hegalak inguratzen zituzten bi eraikin paralelo eraiki zituen, barneko bi patio sortuz. Horrela, cour d'honneurrek zabalera galtzen du, baina, blokeak erdiko gorputzerantz aurreratzean, luzetarako ibilbidea handitzen duen perspektiba bat sortzen da lorategien bila.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Le Vau Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.