From Wikipedia, the free encyclopedia
Luis Agote (Buenos Aires, 1868ko irailaren 22a — ib., 1954ko azaroaren 12a) argentinar medikua, ikertzailea eta odol-transfusioko aitzindaria izan zen.
Luis Agote | |||||
---|---|---|---|---|---|
1916 - 1920 Barrutia: Buenos Aires probintzia
1910 - 1914 Barrutia: Buenos Aires probintzia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Buenos Aires, 1868ko irailaren 22a | ||||
Herrialdea | Argentina | ||||
Heriotza | Buenos Aires, 1954ko azaroaren 12a (86 urte) | ||||
Hobiratze lekua | La Recoleta hilerria | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Buenos Airesko Unibertsitatea National School of Buenos Aires (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | medikua eta politikaria | ||||
Enplegatzailea(k) | Buenos Airesko Unibertsitatea | ||||
Buenos Aireseko Ikastetxe Nazionaleko ikasle izan zen, eta gero Buenos Aireseko Unibertsitatean, hepatitisari buruzko tesi batekin doktoregoa lortu zuen. 1894. urtean Higiene Departamentuko idazkari izendatu zuten, eta ondoren Martín García uharteko legenardunentzatko ospitaleko zuzendaria (1895). 1899az geroztik, Rawson ospitalean egin zuen lan Buenos Airesen, eta han zuzendari bihurtu zen. 1905ean, Buenos Aireseko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko irakasle izendatu zuten. 1929an erretiratu zen.
1914ko azaroaren 9an, Amerikako lehen zeharkako odol-transfusioa egin zuen, sodio zitratoa erabiliz, antikoagulatzaile gisa. Albert Hustin mediku belgikarrak hilabete batzuk lehenago egin zuen operazioa, 1914ko martxoaren 27an, baina Agotek ez zuen ezer jakin.
1910. urtean , Parlamentuko kide hautatu zuten, 1916an Senatuan sartu zen. Kostaldeko Unibertsitate Nazionalaren fundazioa ezarri zuen legea proposatu zuen.
Luis Agote liburu askoren egilea ere da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.