![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d3/Sanremo_1969_Lucio_Battisti.jpg/640px-Sanremo_1969_Lucio_Battisti.jpg&w=640&q=50)
Lucio Battisti
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lucio Battisti (Poggio Bustone, 1943ko martxoaren 5a - Milan, 1998ko irailaren 9a) musikari eta abeslari italiar bat izan zen. Italiako easy listening musika estiloko historian kantagile eta abeslari ezagunenetarikotzat hartu izan da, bai bere abestiak nahiz beste artista batzuenak sortzeagatik.
Lucio Battisti | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lucio Battisti |
Jaiotza | Poggio Bustone, 1943ko martxoaren 5a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Molteno |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Molteno, 1998ko irailaren 9a (55 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Grazia Letizia Veronese (1976ko irailaren 3a - 1998ko irailaren 9a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria, musikagilea, disko-ekoizlea, music arranger (en) ![]() |
Genero artistikoa | pop musika pop rock soft rock rhythm and bluesa Rock progresiboa pop latinoa Disco musika synthpopa |
Ahots mota | dramatic tenor (en) ![]() |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Ricordi Numero Uno CBS Sony BMG |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bere kantagintzak Italiako popean eta rockean iraultza suposatu zuten: ikuspuntu musikalari hertsiki lotuta, Lucio Battistik abesti tradizional eta melodikoak berriztatu eta bere estilora egokitu zituen (ahapaldia - leloa - ahapaldia- etena–amaiera txandakatuz).
Mogol goitizenaz ezaguna zen Giulio Rapetti kantagilek idatzitako hitzen bidez, Battistik agortuta zeuden eta berritzen zailak ziren gaiak berpiztu zituen, hala nola sentimenduekin eta eguneroko bizitzako gertakizunekin zerikusia zutenak; baina guztiz berriak eta ezohikoak ziren gaiak ere jorratu zituen, batzuetan polemikoak -esperimentazio hutsaren mugetara iritsiz-, Mogolen testuetan lehenago eta, geroago, Pasquale Panella poeta, idazle eta kantagilearen testuetan oinarrituta).
Lucio Battisti Poggio Bustonen jaio zen 1943an; geroago, 1947an, Erromara joan zen bizitzera gurasoekin eta azkenik Milanera. Battisti 1976.urtean Grazia Letizia Veroneserekin ezkondu zen; emazteak 80ko hamarkadaren hasieran “Velezia” izengoitiarekin Battistiren “E già” albumeko kantu batzuen hitzak idatzi zituen.