![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/fb/Luca_conte_Marenzio%252C_Komponist_des_16._Jahrhunderts.jpg/640px-Luca_conte_Marenzio%252C_Komponist_des_16._Jahrhunderts.jpg&w=640&q=50)
Luca Marenzio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Luca Marenzio (Coccaglio, Brescia inguruan, 1553 ā Erroma, 1599) italiar musikagilea izan zen. Pizkundeko italiar madrigal-egilerik aipagarriena izan zen. Erroman (1578-1586), Florentzian eta Polonian (1595-1598) ibili ondoren 1598an Erromara itzuli zen, eta Aita Santuaren gortean geratu zen behin-betirako. Marenziok madrigal eta villanella asko argitaratu zituen, baita bost motete-liburu ere.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Luca Marenzio | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Coccaglio, 1553ko urriaren 18a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Erroma, 1599ko abuztuaren 22a (45 urte) |
Hobiratze lekua | San Lorenzo in Lucina basilika |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Giovanni Contino (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Genero artistikoa | madrigala |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Itxi
Berezko teknika zuen; musika-lanetako pasarte batzuetan homofonia erabili zuen, aurreragoko madrigalen molde polifonikoaren ordez. Harmoniaren aldetik ausardia handiz jokatu zuen: kromatismotik modulazio enarmoniko aurreratuetara jo zuen, eta batzuetan bere hartan utzi zituen disonantziak, dramatismoa sortzearren.