From Wikipedia, the free encyclopedia
Louis-Jacques-Mandé Daguerre, Louis Daguerre izen-deiturez ezagunagoa (Cormeilles-en-Parisis, Frantzia, 1787ko azaroaren 18a – Bry-sur-Marne, Frantzia, 1851eko ekainaren 10a) fisikaria, kimikaria, margolaria eta antzoki-dekoratzailea izan zen. Argazkigintza modernoari egindako ekarpen garrantzitsuengatik da ezaguna. Besteak beste bere lorpenen artean daude dagerrotipoa asmatzea, eta lehendabiziko aldiz gizakia argazki batean ateratzea. Badirudi Daguerre euskal jatorrikoa zela; Agerre deitura zuen euskal herritar arbaso batengandik jaso bide zuen abizena.
Louis Daguerre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Louis Jacques Mandé Daguerre |
Jaiotza | Cormeilles-en-Parisis, 1787ko azaroaren 18a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Bry-sur-Marne, 1851ko uztailaren 10a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Bry-sur-Marne |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Louise Georgina Arrowsmith (en) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Ignazio Degotti (en) Pierre Prévost (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, margolaria, kimikaria, artista grafikoa eta daguerreotypist (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientzien Bavariar Akademia |
Daguerreren gurasoak Ipar Euskal Herrikoak zirela uste da, eta lan-arazoengatik Parisen bizitzen jarri zirela. Oinarrizko hezkuntza jaso zuen Daguerrek, eta 14 urterekin lan munduan sartu behar izan zuen. Abila zen negozio kontuetan, zein arte eta letra arloetan. Marrazketarako gaitasunak zituela eta, arkitekto laguntzaile modura hasi zen lanean. Halere, perspektiba zuten objektuak marraztetik antzokiak dekoratzen amaitu zuen. Dekoratzaile gisa hiru urtez aritu zen Daguerre, eta, Parisko Prevost eszenografo esanguratsuaren ondoan hasi zen lanean.
Daguerrek Diorama asmatu zuen, sakonera ilusioa ematen zuen instalakuntza bat. Ikusleari ilusioak sortzen zitzaizkion mugimenduan zeuden objektu erraldoi eta soinu zein argi efektuekin. Esaterako, bataila edota ekaitz baten erdian egotearen sentipena helarazten zitzaion ikusleari. Hori guztia sinesgarria izateko, margolanak oso errealistak izan behar ziren eta arrazoi horregatik, ganbera ilunaren kontzeptua aplikatu zion Dioramari. Ondorioz bere antzokietako dekorazioak oso ezagun bilakatu ziren. Parisko opera antzokira iritsi ziren bere instalazioak. Frantziako Ohorezko Legioaren domina jaso zuen 1802an. Napoleon Bonapartek ezarri zion domina.
Joseph Nicéphore Niépcerekin harremanetan jarri zen Daguerre eta halako elkarlan moduko bat eratu zuten. Bere asmoa instalakuntzetan sinesgarritasun gehiago lortzea zen eta horretarako ganbera beltza ikertzea behar zuen. Niepcerekin elkarlanean aritu zen ikerketak eginez, harik eta Niepce hil zen arte. Haren heriotzaren ostean, 1839an, Dagerrotipoa aurkeztu zuen Daguerrek.
Funtsean, lentea atxikita zeraman ganbera beltz bat zen Dagerrotipoa. Kobrezko xafla bat ere bazeukan, zilar nitrato geruza bat gainetik zuela. Argi iturri baten aurrean esposizioa egin ostean, gatz arruntaz osatutako geruza bat gelditzen zen zilar nitratoaren gainean. Ondoren, merkurio lurrunarekin irudia lortzen zen. Asmakuntza hark argazkigintza modernoaren lehendabiziko zutabeak ezarri zituen. Dagerrotipoak une historikoak islatzeko aukera ematen zuen.
Asmakuntza oso ezaguna egin zen eta 500.000 ale egin ziren urte batean.
1838an atera zen lehendabizikoz gizakia argazki batean. Zapata-garbitzaile bat eta bere bezeroa azaltzen dira Parisko Boulevard du Temple kalean. Kalean jende asko zebilen arren, bi pertsona horiek baino ez dira agertzen argazkian. Honen arrazoia da esposizio denboran zehar ezinbesteko denboran egon zirela geldi biak.
Zarauzko Argazki museoak (Photomuseum) Louis Daguerreri monolito bat eskaini zio. 2006ko abuztuaren 19an ezarri zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Daguerre |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.