![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/80/Loris_tardigradus_tardigradus_001.jpg/640px-Loris_tardigradus_tardigradus_001.jpg&w=640&q=50)
Loris tardigradus
From Wikipedia, the free encyclopedia
Loris tardigradus Loris generoko bi espezieetako bat da. Sri Lankan bizi den primate txikia da. Arrisku larrian dago eta EDGE informean arreta berezia jartzen zaio duen balio ebolutiboa dela eta.
Datu azkarrak Loris tardigradus, Iraute egoera ...
Loris tardigradus | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Lorisidae |
Generoa | Loris |
Espeziea | Loris tardigradus |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Eguneko zikloa | gaueko |
Itxi
Primate txikia da, begiak aurrekaldean ditu, hiru dimentsioko ikusmen ona lortuz. Behatz erakusle ondo garatua dute, ez dute isatsik eta belarri handi eta irtenak dituzte. Belarriak finak, biribilduak eta ilerik gabekoak dira. Kolore gorrixka-marroia dute eta grisa sabelaldean. 17-26 zentimetro arteko tamaina dute eta 85-350 gramoko pisua. Erpuruaren mugikortasunarekin adarrak inguratzea lortzen dute.