![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/86/Lorem_ipsum_design.svg/langeu-640px-Lorem_ipsum_design.svg.png&w=640&q=50)
Lorem ipsum
maketazio lanetan eta inpresio lanetan probak egiteko erabili izan den testu klasiko bat, garrantzi hutsaleko esanahia duena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lorem ipsum diseinu grafikoan erabiltzen den esanahirik gabeko testua da. Testu betegarri moduan erabiltzen da letra-tipoen eta maketazio edo diseinuko erakusketetan benetako edukiak sartu aurretik.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/86/Lorem_ipsum_design.svg/640px-Lorem_ipsum_design.svg.png)
Testu hau Zizeronek K.a. 45. urtean idatzi zuen De finibus bonorum et malorum (Ongia eta gaizkiaren mugei buruz) lanean oinarritzen da baina zentzua kentzearren hitz eta hitz zatiak kenduta. Testua, beraz, ulertezina da, izan ere bilatzen du erabiltzailearen arreta guztia forma eta diseinuan jartzea.