From Wikipedia, the free encyclopedia
Laudio Kirol Elkartea Laudioko futbol taldea zen. 1940an sortua, 2002an desagertu zen Laudio Kirol Kluba sortzeko. Villosa Kirol Kluba izenaz ere ezaguna izan da.
Laudioko lehendabiziko futbol kluba Llodio Club (1912) zen. Gero, Sociedad Deportiva Llodiana (1927) sortu zen, 1934an desagertuko zena.
1940an, Club Deportivo Villosa sortu zen, Villosa (Vidrieras de Llodio S.A.) enpresaren babespean. Egun enpresaren izena Guardian Llodio da.
1954an Villosa lehendabizikoz Hirugarren Mailara igo zen. 1960ko hamarkada taldeko urterik onenak ziren eta Bigarren Mailara igotzekotan zegoen.
1972an Villosa babesari utzi eta Sociedad Deportiva Llodio izena jarri zioten. 1993an, Bizkaiko Federakuntza utzi eta Arabakoan sartu zen 1995-96 denboraldian berriro igotzen.
2002an, herriko Salleko Lagunak Kirol Klubarekin batera Laudio Kirol Kluba sortu zuen.
Hasieran Altzarraten jokatzen zuten, 1945an eraikia. 1973an zelaia bota zuten eta San Martinen jokatu zuten Ellakuri 1978an ireki arte. Zelaia berriak 3.000 ikusleentzako tokia eta 100 x 63 metro ditu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.