Literaturaren historia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Literaturaren historia prosan, poesian edo antzezpen gainean eginak dauden idazlanen bilakaera historikoa da, eta baita hauetan erabilitako literatur teknikarena ere. Literatura Zientziaren barruan kokatua, era diakronikoz aztertzen du literatura. Literaturaren historia, bestetik, literatura-lanak aztertzeaz arduratzen da, hau da, obra artistikoak aztertzeaz edo, oro har, kultura, arte eta pentsamendukoak aztertzeaz, edo, kritika jakin baten arabera, "oso landuak" diren lan edo testuak definitzeaz.