Lisozima
konposatu kimiko / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lisozima edo muramidasa bakterioak kaltetzen dituen entzima bat da. Entzima honek bakterioen zelula hormari eraso egiten dio, peptidoglikano bateko N-azetilmuramiko eta N-azetil-D-glucosamina hondarren artean dagoen beta-1,4 loturen hidrolisia katalizatuz. Ondorioz, zelula horma puskatu eta protoplasto bat sortzen da.
Datu azkarrak Konposizioa, Mota ...
Lisozima | |
---|---|
Konposizioa | Glycoside hydrolase, family 22, conserved site (en) |
Mota | Glycoside hydrolase, family 22 (en) eta lysozyme (en) |
Identifikatzaileak | |
EC zenbakia | 232-620-4 |
CosIng | 57475 |
MeSH | D009113 |
Itxi
Lisozima jariakin askotan agertzen da, besteak beste, listu, malko eta mukietan. Arrautzen zuringoan ere ugaria da.
Bakterioen zelula horma zuzenean puskatzeaz gain, lisozimak ere opsonina moduan jarduten du, hots, opsonitzatzeko ahalmena du (fagozitoak erakartzen ditu hauek bakterioa fagozita dezaten)