From Wikipedia, the free encyclopedia
Ligustrum Oleaceae familiako genero landare loredun baten izen arrunta da, barnean 50 espezie dituena.
Ligustrum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Oleaceae |
Generoa | Ligustrum |
Genero honetan daude Ligustrum vulgare edo arbustu arrunta, Ligustrum lucidum edo beltxale distiratsua, eta Ligustrum japonicum edo deabru-zura.
Arbustu arrunta oso ohikoa da hirian, sastrakan eta baso-bazterretan, eta maiatzean bere loreak oso usaintsuak dira.[1]
Beltxale distiratsua edo binorri distiratsua jatorriz, Txinako hegoalde-erdialdekoa, Korea eta Japoniakoa jatorriz. Gaur egun munduko herrialde askotan hedatua dago eta hainbat tokitan espezie inbaditzailea bilakatu da, bertoko basoetako flora autoktonoa lekuz aldaraziz.
“Deabru-zura” izen hori nondik ote datorkio Ligustrum japonicum-i? Bere zura gogorra eta malgua da; ez da holakorik erraz aurkitzen. Adar berriak lokarri gisa erabili izan dira. Hortik ote datorkio izena, Ligustrum alegia? Plinio Zaharrak omen dio lĭgo,āre (lotu) aditz latinotik datorkiola. Upelak itxi eta irekitzen dituzten txotxetan ere ikusi izan dut zur hori.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.