Liberalismo aurrerakoi
XIX. mendeko korronte politikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Liberalismo progresista edo liberalismo aurrerakoia Espainian XIX. mendearen erdialdetik hainbat mugimendu politiko edo alderdi politikori esleitu zaien etiketa politikoa da; liberalismo, progresismo eta erradikalismo kontzeptuei lotutakoa.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Fakzio edo alderdi politiko bat esplizituki izendatzeko "aurrerakoi" adierazpena erabiltzen da 'kontserbadore' adierazpenarekin kontrajartzeko. Liberalismo aurrerakoiaz hitz egiten da, liberalismo klasiko edo kontserbadorearekin aldeak azpimarratzeko. Antzeko beste termino batzuk ere erabili dira, liberalismo erradikala (edo erradikalismoa), esate baterako. Anglo-saxoi munduan "liberalismo soziala" terminoaren ordaina erabiltzen da. Ameriketako Estatu Batuetan liberalismo demokrata edo liberalismo modernoarekin parekatu liteke, kasu honetan errepublikanismoarekin (kontserbadoreagoa) kontrajarria.