Euskal Herriko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia
Lezitza Nafarroako Andiako mendilerroan dagoen mendi bat da, 1350 metroko garaiera duena. Andia mendilerroko mendirik garaiena den Beriain menditik oso gertu dago, eta ez oso banandua. Beriainetik, tontortxo batzuk baino ez dute banatzen Lezitza. Gertu, Euskal Herriko Erdigunea deritzona dago, 1234 metroko garaieran, sakonune txiki batean.
Lezitza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.350 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°03′04″N 1°15′51″W |
Mendikatea | Andimendi |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Lizarragako mendatea/Goñi/Unanua/Uharte Arakil |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Dorraotik edo Unanuatik, Beriain mendiak babesturik, osorik zeharka daiteke Lezitzako labarra San Donatoko bidea deritzon bidetik, Beriainen tontorrean dagoen ermitarako sarrera delako. Hortik denbora batera, labarra amaitzen da, Atezabal izeneko pasabidera iritsiz, Lezitzaren itzelezko hormen artean ezkerretara eta Biormaitzako pagadiaren artean. Lepo honek, ostertzean U handi bat adierazten duena, haranaren goialdera irekitzen da, orain Lezitza goikoa edo Leitzagoa deitua. Berehala zeharkatzen da Lezitzako borda eta 500 metro gehiago aurrera egin behar da. Bide honek itzulinguru handia ematen duenez, ohi egiten dena, alde batera uztea da, iparralderantz igotzeko, lepoaren ezkerretara iristen den gailurrera heltzeko. Orain, aurrera jarraitu behar da muino zabalaren gainetik Tontorraundi bezala ezagutzen den tokia gurutzatuz, non lenarra paisaia belartsuekin tartekatzen den. Zenbait sakonune edo dolina txiki saihestuz, ekialdeko tontorrera igotzen da. Bien artean ia jaitsierarik gabe, tontor nagusira iristen da.
Uharte Arakiletik Beriain mendiranzko ibilbidea jarraitu behar da, Uharte Arakileko mendateraino, haranetik jaitsi behar delarik, jada tontorretik gertu egoteko, zuzenean bertara iristen dena hegoekialderanzko norantza mantenduz.
Lizarragako mendatetik abiatzen dena, ibilbide luzea da, baina erosoa, gomendagarria ibilaldia Unanua edo Uharte Arakilen amaitzeko. Igoera, beste alde batetik, ordea, oso monotonoa da, eta, beraz, gomendagarriagoa da bidean agertzen diren tontortxoak igotzea: Saratsa, Eskalaborro, Pagomotxeta, Peña Blanca eta baita Alto de las Bordas Viejas ere, Lezitzaren tontorrera iritsi aurretik.
Ibilbidea, mendatetik abiatzen da, Saratsa ezkerrean eta Dorrokotekako muinoak eskuman utziz, Saratsako sakana zeharkatzen duen bide batetik, mendizerraren moztua nabaritu gabe. Ondoren, Peña Blanca ezkerretara eta Alto de las Bordas Viejasetik igarotzen da, pixkanaka iparralderantz biratuz.
Binkulo izeneko tokian aurkitzen gara. Hemendik, begirada Lezitza mendian jarriz abiatzen gara, gailurrera tontorretik kilometro batetara iritsiz, lepoaren inguruan gutxi gora-behera. Orduan, Tontorraunditik jarraitu behar da, bi tontorretatik bata bestearen atzean igaro behar delarik.
Goñitik, San Migelen ermitara doan bidea hartzen da. Bertara iritsitakoan, bidea uzten da pagadian sartzeko. Oso argi ikusten ez den bidezidor batek eta oso argi ez dauden seinale batzuek, Alto de las Bordas Viejas mendiaren muinoan irtetzea ahalbidetzen dute, Goñiko altuen punturik gorena. Toki honetatik iparmendebaldera jeitsi behar da gero berriz igotzen hasteko, jada Lezitzara, aurreko kasuetan bezala igotzen dena.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.