![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/82/SEM_blood_cells.jpg/640px-SEM_blood_cells.jpg&w=640&q=50)
Leukozito
From Wikipedia, the free encyclopedia
Globulu zuria edo leukozitoa odolaren hiru zelula motakoetako bat da, globulu gorri eta plaketekin batera.
Datu azkarrak Xehetasunak, Honen parte ...
Leukozito | |
---|---|
![]() Giza odolaren mikroskopio elektroniko bidezko irudia: leukozitoak itxura irregularrekoak dira. ![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | odola |
Konponenteak | Monozitoa linfozitoa Neutrofiloa Basofiloa Eosinofiloa |
Identifikadoreak | |
MeSH | A15.145.229.637 eta A15.382.490 A11.118.637, A15.145.229.637 eta A15.382.490 |
TH | H2.00.04.1.02001 |
FMA | 62852 |
Terminologia anatomikoa |
Itxi
8-20 µm-ko diametroa daukate. Gizakiengan, kopuru normala 5.000-10.000/mm3 da. Hainbat gaixotasun infekziosok leukozitoen kopurua handitzen dute.
Leukozitoen zeregina substantzia arrotz eta mikrobioen aurkako organismoaren defentsa antolaketan datza. Leukozitoak dira erantzun immunearen bizkarrezurra.
Mugikorrak dira, eta odolean eta linfan daude. Eritrozitoen aldean ez dute pigmentorik, eta nukleodunak dira (giza eritrozitoek ez dute nukleorik)