Lazarragatarren jauregia
eraikitako euskal ondare nabaria Zalduondon / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lazarragatarren jauregia edo Lazarraga jauregia Arabako Zalduondoko herriko erdialdean, elizaren ondoan dago. Herrian Gizonen jauregia ere deitzen zaio ("Casa de los guizones", gaurdaino heldu den bezala), aurrealdeko armarriaren alde bietan gizon handi bana agertzen delako, gerlariak. Herriko museoa dugu gaur egun, Museo Etnografikoa, alegia. Jauregia XVI. mendeko bigarren erdialdean eraikia da. Jatorrian, Lazarragatarrak Oñatitik etorritako sendia izan zen, eta horren seinalea ate nagusiaren armarrian dugu. Zalduondoko Museo Etnografikoaren egoitza da egun.
- Artikulu hau Zalduondoko jauregiri buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lazarraga (argipena)».
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Lazarragatarren jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Zalduondo |
Koordenatuak | 42°53′09″N 2°20′49″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0005125 |
5 | |
Itxi