From Wikipedia, the free encyclopedia
Laurent Schwartz (Paris, Frantzia, 1915eko martxoaren 5a - Ib., 2002ko uztailaren 4a) matematikaria izan zen.
Laurent Schwartz | |||
---|---|---|---|
1960 - 1963 ← Albert Châtelet (en) - baliorik ez → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Laurent Moise Schwartz | ||
Jaiotza | Parisko 16. barrutia eta Paris, 1915eko martxoaren 5a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Talde etnikoa | Juduak | ||
Heriotza | Parisko 14. barrutia eta Paris, 2002ko uztailaren 4a (87 urte) | ||
Hobiratze lekua | Q110360041 | ||
Familia | |||
Aita | Anselme Schwartz | ||
Ezkontidea(k) | Marie-Hélène Schwartz | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Janson-de-Sailly (en) 1934) École normale supérieure (1934 - 1937) | ||
Tesia | Étude des sommes d'exponentielles réelles (en) | ||
Tesi zuzendaria | Georges Valiron (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Alexander Grothendieck André Martineau (mul) Jacques-Louis Lions (en) Georges Glaeser (en) Henri Hogbe Nlend (en) Bernard Malgrange (en) Bernard Maurey (en) Leopoldo Nachbin (en) Gilles Pisier (en) Erik G. F. Thomas (en) Bernard Beauzamy (en) François Trèves (en) Louis Boutet de Monvel (en) Paul Krée (en) Andre Unterberger (en) Martin Zerner (en) Ali Suleyman Ustunel (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria, unibertsitateko irakaslea eta entomologoa | ||
Enplegatzailea(k) | CNRS (1940 - 1942) Grenobleko Unibertsitatea (1944 - 1945) Université de Nancy (en) (1945 - 1953) Parisko Unibertsitatea (1953 - 1959) École polytechnique (1959 - 1980) Université Paris-Diderot (1980 - 1983) | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Comité Maurice-Audin (en) Q20724436 | ||
Izengoitia(k) | Laurent-Marie Sélimartin | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alderdi Sozialista Batua |
Parisko École Normale Supérieuren egin zituen lehenengo ikasketak, eta 1937an graduatu zen matematikan. Doktoregoko ikasketak Estrasburgoko Zientzietako Fakultatean egin zituen. Hurrengo urteetan, Grenobleko eta Nancyko zientzietako fakultateetan aritu zen irakasle, eta garai hartan egin zuen banaketaren teoriari buruzko lan famatua. 1953an Parisa itzuli zen, eta han irakasle egon zen, 1959 arte.
Parisko Eskola Politeknikoan ere irakatsi zuen, eta erretiratu baino lehen, hiru urte eman zituen Parisko VII. Unibertsitatean. Banaketen teoriari buruzko ideiak Généralisation de la notion de fonction, de dérivation, de transformation de Fourier et applications mathématique et physiques (1948) liburuan agertu zituen lehenengo aldiz. Banaketen teoria kalkulu diferentzial eta integralaren hedapen bat zen. Heaviside eta Diracek, Schwarzek ez bezala, aplikazio berezi batzuei begira orokortu zuten kalkulua, oinarri matematiko abstrakturik eta zehatzik gabe. Era horretan, Schwarzen lana oso berritzailea izan zen. Harvardeko 1950eko Nazioarteko Kongresuan, Fields domina irabazi zuen. Horrez gainera, beste sari asko ere eman zizkioten Schwarzi: besteak beste, Parisko Zientzietako Akademiaren eskutik jaso zituen sariak 1955, 1964 eta 1972. urteetan. Ohorezko doktoregoak ere jaso zituen unibertsitate askotan, besteak beste, Humboldt (1960), Brusela (1962), Lund (1981), Tel-Aviv (1981), Montréal (1985) eta Atenaskoetan (1993). Kalkulu estokastiko diferentzialak ere landu zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.