Lanpa
argiztatzeko tresna / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lanpa (Ipar.) edo lanpara (Heg.) argiztatzeko edonolako gailu eta tresna da. Kriseilua da lanpa-mota zaharrena; elektrizitatea ezarri zenez geroztik, ordea, lanpa elektrikoak (bonbilla, esaterako) dira nagusitu direnak. Gehienetan luminaria izeneko euskarri edo ontzi baten barruan jartzen dira.
Hainbat lanpa-mota daude, eta haien formaren arabera bereiz daitezke:
- Lurreko lanpak, lurrean pausatzen direnak.
- Mahai-lanpak, mahai gainean jarritakoak.
- Sabaiko lanpak, goitik esekita daudenak.
Gaur egungo lanpak sare elektrikoarekin konektatuta daude eta zati hauek dituzte:
- Oina edo bastoia, eta besoa, euskarri diren elementuak.
- Pantaila edo tulipa, argia barreiatzen duen eta zure begiak argiztapen bizitik babesten dituen material zeharrargiz egina.
- Bonbilla, zenbaki aldakorretan argiztapena ematen duena.[1]