Lankide:Yeraywiki/Erreaktore etena
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erreaktore etena, Batch erreaktore ere deitua, industria-prozesuetan erabiltzen den edozein edukiontzi motaren adierazpen generikoa da . Erreaktore hauek prozesu-eragiketa sorta konkretuetarako erabiltzen dira, hala nola solidoak diluitzeko, produktuen nahasketarako, erreakzio kimikoetarako, destilazio etenetarako, kristalizaziorako, likido-likido nahasketen erauzketarako eta polimerizaziorako. Zenbait kasutan, prozesu hauek ez dira erreaktore gisa definitzen, haien funtzioa adierazten duten izenekin baizik, esaterako, kristalizatzaile edo bioerreaktoreak.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/15/Batch_reactor_STR.svg/80px-Batch_reactor_STR.svg.png)
Ohiko erreaktore eten bat, irabiagailu bat eta hozte-berotze sistema integrala duen biltegiratzeko tanga bat da. Ontzi hauen edukiera oso aldakorra da, litro bat eta 15.000 litro artean dagoena. Normalean, altzairua, altzairu herdoilgaitza, beira edo aleazio exotikoak erabiltzen dira erreaktore hauek fabrikatzeko .
Batch erreaktoreen funtzionamendua ondorengoa da: lehenik, erreaktibo solido eta likidoak erreaktorearen goiko estalkitik elikatzen dira. Lurrunak eta gasak, aldiz, goiko estalkian eraikitzen diren konexio batzuen bidez irabiatzen dira eta erreakzionatzen uzten da. Azkenik, erreakzioa gertatu ostean, produktuak erreaktorearen hondotik deskargatzen dira.
Aldakortasunari dagokionez, gainerako erreaktoreekin alderatuz, Batch erreaktoreek abantaila gehiago dituzte. Izan ere, ingurugirora hondakinik kanporatu gabe erreakzio-sekuentziak egiteko gai dira. Azken hau, bereziki erabilgarria da konposatu toxikoak edo oso indartsuak prozesatzerakoan.